XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure ustez kontzeptu horiek kontradiktorioak dira, bata bestearen kontra ari dira.

Gaur egun komunikabideen diskurtsoan, eta hain zuzen El Pais-en diskurtsoan, esaten diren mila gauza, azkenean esaten ez diren beste mila ezkutatzen ari direla argitzen du.

Hau da segitzen du esplizitoki esaten dena eta inplizitoki esan gabe gelditzen denaren arteko kontradizio hori fuertea da, eta esan diren pare guzti horien kasuan elkarrekin duten gauza hori da, kontradizioaren bi pareak bilatzen saiatu garela eta horiek esplikatzen dute ematen den prozesua.

Azkenik tesia burutu bitartean izan duen aurkikuntzarik harrigarrienari buruz galdetu diogu.

Harrigarriena gertakizuna zer den ulertzeko 1848.eko Pariseko egunkari bat irakurriaz jasotako ondorioak izan bide dira.

Izan ere L'Evenement (Gertakizuna) izeneko egunkari horren izenari, gertakizunari, alegia, pista segitu eta oso lotuta zegoela iraultza frantsesarekin ikusi bide zuten.

Hau da, burgesia klase dominante berria delarik, gertakizunaz egindako erabilpena aztertu zuten.

Burgesiarentzat zein izan zen gertakizunik haundiena? galdetzen dio bere buruari Bastillaren hartzea edo iraultza Frantsesa.

Esandako editoriale horretan, 1848.eko horretan, aurkitzen dugu nola Victor Hugok, bera bait zen editoriagilea, esaten duen gertakizun politikoak bukatu egin direla, ordua dela progresoa adierazten duten gertaerak bultzatzeko.

Esaten du, ordutik aurrera bukatu direla gertakizun politikoak, hasi beharra dagoela industria, kultura, bizitza soziala, etabar... prentsarako promozionatzen.

Azaltzen du Azkargortak boterea lortzeko prentsaz baliatu zela burgesia, eta oso ondo gainera.

Boterea lortzen zegoela prentsa zuen bere arma haunditzat.

Hala ere, behin boterean dagoela ezin duela burjesiak jendea borrokara deitu gaineratzen du, esan behar duena guztiz kontrakoa da, borroka gelditu beharra dago... -segitzen du.

Hori hain argi ikusita, Arzallusek 86.eko Aberri Egunean egin zuen diskurtsoa haren... nik uste dut kalko bat dela, baina 150 urte beranduago egindako kalkoa.

Oso polita da aurkitzea nola Arzallusek, 150 urte beranduago eta Aberri Egunako diskurtsoan, Victor Hugok idatzitako editoriale hark esandako gauzak errepikatzen dituen -gehitzen du.

Arzallusek politika bukatu dela esaten du, bukatu direla gertakizun politikoak, herri honetan ongitasuna, progresoa eta gizakien lasaitasuna bilatzeko ordua dela.

Paralelismo hori oso polita suertatzen zaio Antxon Azkargorta irakasleari, zeren askotan esaten dela gogoratzen bait du, ezkerraren diskurtsoa oso diskurtso zaharra dela eta honek frogatzen bide du hori esaten digutenen diskurtsoa ere ez dela oso berria, amaitzen du esan nahi dugu nahiko zaharra dela, behintzat burgesiak boterea lortu zuenekoa.